SARRERA (12 eta 14 urte bitartean)
12 eta 14 urte bitarteko haurrekin edukiak landuko ditugu, talde prozesuaren bost pausoen bidez, beste alderdi garrantzitsu bat ahaztu gabe: norberaren sentimenduen identifikazioa eta adierazpena. Horrez gain, taldeak indarkeriari eta indarkeriarik ezari buruzko gogoeta egingo du.
Bestalde, dinamismoak adin hauetan duen garrantzia kontuan izanik, taldeak ABENTURA bat biziko du. Abenturak amaiera emango dio bake hezkuntzako etapa honetan egindako lanari.
|