Orain artean, Bake eta Giza Eskubideetarako (GGEE) hezkuntzara bideraturiko ekintza ezberdinak aurkeztu dizkizuegu. Oinarriko helburua jarrerak, balioak, trebeziak eta oinarrizko edukiak lantzea da. Jarraian azaltzen dizueguna Giza eskubideak lantzeko dinamika zehatzak dira (gizon eta emakumeen sentimentuak, gure kulturagandik ezberdinak direnak, beste kulturak baztertu edo gerturatzeko jarrerak, gertuko GKEak, e.a.) GGEE lantzeko bost gune ezberdin proposatuko dizkizuegu:
1. GURE INGURUA EZAGUTU DEZAGUN. Gure auzoa, herria edo hiria ezagutuz, gure inguruan GGEE bermaturik dauden edo ez jabetuko gara
2. IPUINAK. Istorio, kondaira eta ipuin hauei esker, GGEE tara hurbilduko gara
3. JOLASAK. Jolas ludikoen bidez GGEE biziko ditugu
4. ESKULANAK. Gure irudimen atea sormena landuaz, gure inguruan dagoen errealitateaz hausnartuko dugu
5. PELIKULAK. Filma bati kusi ondoren, GGEE aztertzeko aukera izango dugu
Familian disfrutatu ezazue egindako proposamen hauekin!
|